top of page

LOTU BARIK

Ibilaldia  Bizkaiako Ikastolen Elkarteak urtero antolatzen duen jaialdia  da eta  ikastolen proiektua ezagutaraztea eta euskara bultzatzea ditu helburu nagusiak. Ikastolen elkarteak Ibilaldia ez ezik helburu berdina duten beste lau festa antolatzen ditu Euskal Herriko lurralde ezberdinetan; Iparraldean Herri Urrats ospatzen da maiatzean, Araba Euskaraz ekainean, Kilometroak Gipuzkoan antolatzen da Irailean eta azkenik Nafarroa Oinez urrian.
Ibilaldia ez da jaialdi soil bat , urte osoan zehar garatuz doan proiektua baizik.  Era honetara,  jaialdiaz gain kirol eta kultura ekintzak antolatzen dira urtean zehar.

Ibilaldiak bi helburu nagusi ditu. Batetik, familia zein  lagunekin ospatzeko eguna izan nahi du, euskal kultura bultzatu eta batez ere euskaraz dibertitzeko aukera bilakatuz. Bestetik, ikastolen garapenari jarraipena emateko dirua  biltzeko asmoz antolatzen da egun hau.

1978an ospatu zen lehen Ibilaldia Getxoko Uribe ikastolan. Ordutik, urtero ospatzen da ibilaldia Bizkaiko herrietan.

2002. urtean San Nikolas ikastolari tokatu zitzaion jaialdia antolatzea. Maiatzaren 26an Getxo udalerrian 'Lotu barik' lemapean, eta leloak dioen moduan, ikastolen mugimendua ez dela gelditzen adierazi nahi zen. Ikastolek ez dutela lotzen, ateak zabalik dituztela eta askatasun osoa dutela esan nahi du.

Ibilbideari dagokionez, erabat ibilbide herrikoia egin nahi izan zuten antolatzaileek. Dena den, Algorta Bizkaiko kostaldeko herria denez, ibilbidearen gune batzuk kostaldeari begira egon ziren. Orotara, sei gune ezberdin izan ziren: San Nikolas enparantza, Andra Mari, Aixerrota, Arrigunaga hondartza, Algortako Portu Zaharra eta Ereaga hondartza, hain zuzen ere.

 

San Nikolas Ikastola - Ibilaldia 2002
00:00 / 00:00

© 2023 By Henry Cooper. Proudly created with Wix.com

bottom of page